domingo, 28 de abril de 2013

NIETZSCHE-ren BIZIMODUA


           Lanak alde batera utzita, testuingurua horrela zegoen:

-          Iraultza demografikoa:
     Medikuntzan aurrerapen handiak egon ziren, txertoa ipini baitzuten. Baita ere, higienean eta prebentzioan, esnea ipini baitzuten eta elikaduran berriz, latak. Beraz, biztanleria ere, handitu egin zen eta horren ondorioz, migrazio handiak izan ziren, hau da, nekazari eremuetatik, hiritara migratu ziren.
-          Iraultza industriala:
Aldaketa sakonak izan ziren, makinak sortu baitziren eta horrek, nekazarien lana ordeztu zien. Baina bizi- eta lan – baldintzak, gogorrak izan ziren, ume eta emakumeek soldata gutxiago baitzeukaten. 
-          Iraultza burgesia:
Herritarrek, dirua bazeukaten baina botererik ez. Beraz, parlamentarioa ipintzea nahi zuten eta gainera, erregeak botere gutxiago izatea komeni zitzaien. Horregatik, sufragio zentsitarioa ipintzea nahi zuten.

Bestalde, inperialismo garaian, lau alderdi mota zeuden, hau da, alderdi demografikoa, alderdi ekonomikoa, alderdi politikoa eta alderdi ideologikoa.

-       Alderdi demografikoa: Alderdi demografikoaren eragina, biztanleria handitzeak, presioa egitea izan zen eta emigrazioan ere, eragina izan zuen.

-       Alderdi ekonomikoa: Alderdi ekonomikoak, monopolioen sorrera eragin zuen eta kolonizazioan ere, ekin zuten.

-       Alderdi politikoa: Arrazoi politikoen artean, herrialdearen ohorea eta ospea dira aipagarrienak. Eta politika inperialistari esker, kultura, erlijioa eta hizkuntza hedatzeari ekin zioten.

-       Alderdi ideologikoa: Alderdi ideologikoan, etnozentrismoa eta arraza zuriaren nagusitasuna zeuden.

NIETZSCHE


                                             
             Friedrich Nietzsche, 1844ean jaio zen Prusiako Röcken herrixkan, eta 1900. urtean hil zen, germaniar nazionalismoaren sorleku izan zen Weimar hirian. Nolanahi ere, 1889ko urtarrilaren 3az geroztik, 11 urteak, egoera begetatiboan igaro zituen, ohean, hau da,  garun-paralisi progresibo eskizofreniko batek jota. Gainera, bere bizitza irrazionala zen, bere ustez behintzat eta dena, ez zen konstantea.
             Bestalde, Nietzsche-k, ikaskideekin batera, pianoa jotzen zuen eta musika konposatu eta talde kultural eta intelektualetan parte hartzen zuen. Baita ere, Alemanian, Bonn izeneko herrixka batean, teologia eta filologia klasikoa ikasi zituen.
             Nietzsche-ren idazlanak, bizipen sakonen isla dira; bere bizitzan oinarritutako filosofia bat sortu zuen, eta filosofian oinarritutako bizimodua izan zuen.

1-      Une erromantikoa (1871-1878): Gaua
-          Tragediaren sorrera musikaren espirituan.
-          Desorduko gogoetak.
2-      Une positibista (1878-1882): Goiza
-          Gizatarra, gizatar-egia
-          Egunsentia
-          Zientzia alaia.
3-      Zaratustraren mezua (1882-1885): Eguerdia
-          Honela mintzatu zen Zaratustra.
4-      Une kritikoa (1885-1889): Ilunabarra.
-          Ongiaz eta gaizkiaz haraindi.
-          Moralaren genealogia.
-          Idoloen gainbehera edo mailuaz nola filosofatu.
-          Antikristoa.
-          Acce Homo

jueves, 25 de abril de 2013

NIETZSCHE




Super-gizakia gizakiaren ideiala litzateke, zeren eta gizakia gainditu behar den zerbait da, Nietzscheren ustez. Baina bere lanetan ez da beti berbera izan gizakiaren ideialari buruz izan zuen irudia. Izan ere, hiru eredu ezberdin maneiatu zituen Nietzschek:           
  • Lehendabizikoa, tragiko greziarrena zen. Tragedian, lehen aipatu dugun bezala, dionisiakoa eta apoliniarra harmonizatzen dira, bakoitzak bizitzaren ezaugarri ezberdinak adieraziz: dionisiakoak bizitzeko mugarik gabeko nahia eta apoliniarrak, berriz, lasaitasuna, formen harmonia eta edertasuna, besteak beste. Nietzsche dionisiakoaren aldekoa da baina, geroago, tragedia bizitzatik ihes egiteko balio izan zezakeelakoan egonik, bere eredua aldatu zuen.

  • Bigarren eredua jakintsuarena izan zen. Jakintsua, baina, ez da asko dakiena, besterik gabe, baizik eta bere jakintza ongi erabiltzen dakiena ere; hau da, jakintsua ezagutza handia lortu duena da eta, ondorioz, baita errealitateak duen alde negatiboak ere. Eta ezezko errealitate ezagutu arren jakintsuak errealitate osoa maite izaten du. Baina eredu hau baztertu zuen arrazoiari garrantzi gehiegi ematen delako zientzia arloan instintiboa ahaztuz.
  • Super-gizakia izango da hirugarren eta behin betiko eredua. Super-gizakia botere borondatea sen garrantzitsuen daukana da. Lurreko izakia da zeinak bere burua eta beste gainontzeko gizakiak menperatzen dituen. Hauek izango lirateke super-gizakiaren beste ezaugarriak:
o       Bulkada eta nahi handienak dituen izakia da.
o       Argi eta maltzurra da.
o       Ez ditu inposaturiko baloreak onartzen, ongia eta gaizkia baino haratago dagoelarik. Bera da bere buruaren araua.
o       Gogorra da bere buruarekin eta lausengu, gorespenak eta gupida ez ditu onartzen.
o       Gizakia baino ez da, lurrerako izaki bat, jainkoaren ordezkoa.

      Super-gizakiarengana ailegatzeko hiru eraldaketa edo faseak proposatzen ditu Nietzschek:
o       Lehendabizikoa gameluaren fasea da: gamelua esklaboen moralaren adierazle da zama, errua, bere gain hartu eta garraiatzen duena. Bere leloa ‘’egin behar duzu’ delakoa da.
o       Bigarrena lehoiaren fasea litzateke: honetan lehoia altxatzen da eta aurre egiten dio betebeharrari. Aske izan eta antzinako baloreak desegin nahi ditu.
o       Hirugarrena eta azkena, umearen fasea da. Umea inozoa da, tolesgabetasunaren eredua. Umeak ez du balorerik jaiotzerakoan eta hori da Nietzschek proposatzen diguna: super-gizakia izango da umeak bezala, bere baloreak sortu behar dituena.

miércoles, 17 de abril de 2013


NIETZCHE

Nietzche-k esaten zuen"ni ez naiz giazona, baizik eta, ni dinamita bat naiz". Baita ere, berak pentsatzen zuen, bere bizitza tragedia bat zela, hau da, grekoa.
Bestalde, mendebaldeko kulturari kritika egiten zion, hau da, berak pentsatzen zuen gure zientziak, filosofiak eta erlijioak baino min gehiago ez ziola inork egin gizakiari. Beraz, horregatik kritikatzen zion mendebaldeko kulturari.
Honetaz aparte ere, metafisikari kritika egiten zion eta berak esaten zuen errealitate bakarra dagoela. Baina bi errealitate ere egon daitezke, hau da, bat itxuraren aldetik eta bestea, aldiz, substantziaren aldetik. Beraz, itxura, bat izan daiteke, baina substantzia beste bat. Beraz, honen ondorioz, itxura faltsutu dezake.
Bestalde, sospetxaren filosofia:      - Sigmund Frend-ek esaten zuen, gizakia ez dela arrazionala, baizik eta, pazionala dela, hau da, irrazionala.

                                                     - Carl Marx-ek aldiz, zera esaten zuen, ideia politikoak eta legeak, boteretsuek inposatzen dituztela.
                                                     - Friedrich Nietzsche-k berriz, zera esaten zuen, ontasuna eta egiaren modeloek, engainatu egin gaituztela 2000 urtean zehar.

Baloreen eraldaketak dira: laguntasuna, egia, eta errespetua.
                                                     - Darwin: Gizakiaren eboluzioa asmatu zuen. Baina ordura arte zenaren, kontrakoa esaten zuen, hau da, eskandalo bat izango da.
                                                                                           1- sindikatuek uste dutelako, jainkoak sortu gaituela.
                                                                                           2- Animaliek eta gizakiak oso ezberdin ikusten dituztelako.
                                                      - Freud:  NIA oso konplikatua da;
                                                                                           1- Eragina dauka instintoak.
                                                                                           2- Eragina daukat nik neuk (NIA).
                                                                                           3- Eragina dauka gurasoek, ingurukoek, etab. erakutsitakoek. Beraz, norberak dituen nahi eta desioetatik, "erokeria" agertu daiteke eta hori, ko
ntrolatu egin behar da.
                                                      - Marx:  Ordura arte famatua zen, baina filosofoek ideiak botatzen hasi zirenean, bera famatu izatetik atera egin zen. Horregatik, berak dio, ideiak baino garrantzi handiagoa duela botere ekonomikoak                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                     .