jueves, 25 de abril de 2013

NIETZSCHE




Super-gizakia gizakiaren ideiala litzateke, zeren eta gizakia gainditu behar den zerbait da, Nietzscheren ustez. Baina bere lanetan ez da beti berbera izan gizakiaren ideialari buruz izan zuen irudia. Izan ere, hiru eredu ezberdin maneiatu zituen Nietzschek:           
  • Lehendabizikoa, tragiko greziarrena zen. Tragedian, lehen aipatu dugun bezala, dionisiakoa eta apoliniarra harmonizatzen dira, bakoitzak bizitzaren ezaugarri ezberdinak adieraziz: dionisiakoak bizitzeko mugarik gabeko nahia eta apoliniarrak, berriz, lasaitasuna, formen harmonia eta edertasuna, besteak beste. Nietzsche dionisiakoaren aldekoa da baina, geroago, tragedia bizitzatik ihes egiteko balio izan zezakeelakoan egonik, bere eredua aldatu zuen.

  • Bigarren eredua jakintsuarena izan zen. Jakintsua, baina, ez da asko dakiena, besterik gabe, baizik eta bere jakintza ongi erabiltzen dakiena ere; hau da, jakintsua ezagutza handia lortu duena da eta, ondorioz, baita errealitateak duen alde negatiboak ere. Eta ezezko errealitate ezagutu arren jakintsuak errealitate osoa maite izaten du. Baina eredu hau baztertu zuen arrazoiari garrantzi gehiegi ematen delako zientzia arloan instintiboa ahaztuz.
  • Super-gizakia izango da hirugarren eta behin betiko eredua. Super-gizakia botere borondatea sen garrantzitsuen daukana da. Lurreko izakia da zeinak bere burua eta beste gainontzeko gizakiak menperatzen dituen. Hauek izango lirateke super-gizakiaren beste ezaugarriak:
o       Bulkada eta nahi handienak dituen izakia da.
o       Argi eta maltzurra da.
o       Ez ditu inposaturiko baloreak onartzen, ongia eta gaizkia baino haratago dagoelarik. Bera da bere buruaren araua.
o       Gogorra da bere buruarekin eta lausengu, gorespenak eta gupida ez ditu onartzen.
o       Gizakia baino ez da, lurrerako izaki bat, jainkoaren ordezkoa.

      Super-gizakiarengana ailegatzeko hiru eraldaketa edo faseak proposatzen ditu Nietzschek:
o       Lehendabizikoa gameluaren fasea da: gamelua esklaboen moralaren adierazle da zama, errua, bere gain hartu eta garraiatzen duena. Bere leloa ‘’egin behar duzu’ delakoa da.
o       Bigarrena lehoiaren fasea litzateke: honetan lehoia altxatzen da eta aurre egiten dio betebeharrari. Aske izan eta antzinako baloreak desegin nahi ditu.
o       Hirugarrena eta azkena, umearen fasea da. Umea inozoa da, tolesgabetasunaren eredua. Umeak ez du balorerik jaiotzerakoan eta hori da Nietzschek proposatzen diguna: super-gizakia izango da umeak bezala, bere baloreak sortu behar dituena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario