viernes, 15 de febrero de 2013

Johannes Gutenberg (inprenta)






Biblien kopia ugari egin behar zituzten fraideek eskuz eta denbora asko suposatzen zien, horregatik izan zuen ospe handia Gutenbergen asmakizunak, inprentak. Gainera, beharrezkoa zen kopia guztiek eskuz egindakoen itxura bera hartzea.
Zurezko hagatxoak erabili ohi ziren ordura arte eta higatzen joaten ziren, erabiltzen hasi bezain laster. Gutenbergek alfabetoko letra guztien zurezko moldeak egin zituen eta burdinaz bete. Hortxe sortu ziren lehen tipo higigarriak. Eskuizkribua kopiatzen zuten 150 tipo burutu zituen eta banan banan lotzen joan zen.
Inprimatze xafla egiteko ardo prentsa zahar bat erabili zuen eta hemen lotu zituen tipo higigarriak. Letra larriak eta marrazkietarako hutsunea ere utzi zuen. Zenbaitetan, eskuz bukatuko zuten lana.
Gutenbergek primerako lana egin zuen asmatu berri zuen inprentan, baina ez zituen gastuak ondo neurtu eta berehala geratu zen dirurik gabe. Mailegu berria eskatu zion Johann Fusti, baina negoziazioak ez ziren samurrak eta sozio egiteko eskaintza luzatu behar izan zion. Fustek baietza eman zion eta Peter Schöfferri eman zion inbertsioaren arrakasta zaintzeko ardura.
Bi urte lanean aritu eta gero, Gutenberg berriro geratu zen xentimorik gabe. Gutxi falta zitzaion bere 150 Bibliak bukatzeko, baina Fustek ez zion mailegua berririk eman nahi izan eta aurretik utzitako guztiak eskatu zizkion. Ezin ordaindurik, negozioa bankariarentzat izan zen eta Gutenbergen ondoan ikasten aritu zen iloba geratu zen lanean. Peter Schöfferrek Bibliak bukatu eta berehala eta prezio ederrean saldu zituen.
Eskaera pila izan zuen handik aurrera, azkar baino azkarrago erantzuna jasoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario